Asteazkenean eman genuen bigarren hitzaldi-informatiboa Zarautzen eta oso gustora gaude izandako harrerarekin. Hasteko, Putzuzulo gaztetxekoek eskuzabalik hartu zuten gure proposamena eta oso interesaturik agertu ziren proiektuan. Hori benetan eskertzekoa da.
Egunik aproposena izan gabe ere (Alproja antzerki-taldearen "Bilhuts" antzezlanaren estreinua eta Arkamurkaren beste hitzaldi bat zeuden ordu berean...) dozenatik gora etorri ziren Putzuzulora proiektuaren berri izatera.
Bestalde, asteazkenean, Laboraleko lokalean 30 pertsona inguru gerturatu zitzaizkigun eta oso gustura gelditu ginen jendearen harrerarekin. Atera ziren zalantza guztiak argitzen saiatu ginen eta igandean Beizamara, baratzeak ezagutzera, igotzeko proposamena atera zen.
Beraz, hitzaldien ondoren honela gelditu gara:
Igandean, baratzea ezagutu eta bide batez, bilketan laguntzeko arratsaldeko 15:00etan Beizamako plazan. (hasiera batean 16:00etan gelditu ginen baina asteburuan ordua aldatzen dela ohartu gabe)
Urriak 30, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Putzuzulo gaztetxean. Proiektuan bazkide izateko interesa dugunon edota kooperatibaren inguruko beste zalantzaren bat argitu nahi dutenen arteko bilera egingo dugu. Bertan, herrian bazkide-taldea nola osatu eta funtzionatzen hasteko lehen erabakiak hartuko genituzke. Norbaitek otarra erdibana hartu nahiko balu, bilera honetan izango du aukera beste norbaitekin konpartitzea adosteko.
Beizaman edota Putzuzulon ikusiko gara!!
Gora atxurrak!!
Laboralean egindako hitzaldiko argazki batzuk:


