Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

UZTARO kooperatiba
Agroekologia, autogestioa eta UMORE ONA!

Artxiboa: Urria 2008

24/10/2008 GMT 1

Oso harrera ona Zarautzen

uztaro @ 14:28

Asteazkenean eman genuen bigarren hitzaldi-informatiboa Zarautzen eta oso gustora gaude izandako harrerarekin. Hasteko, Putzuzulo gaztetxekoek eskuzabalik hartu zuten gure proposamena eta oso interesaturik agertu ziren proiektuan. Hori benetan eskertzekoa da.

Egunik aproposena izan gabe ere (Alproja antzerki-taldearen "Bilhuts" antzezlanaren estreinua eta Arkamurkaren beste hitzaldi bat zeuden ordu berean...) dozenatik gora etorri ziren Putzuzulora proiektuaren berri izatera.

Bestalde, asteazkenean, Laboraleko lokalean 30 pertsona inguru gerturatu zitzaizkigun eta oso gustura gelditu ginen jendearen harrerarekin. Atera ziren zalantza guztiak argitzen saiatu ginen eta igandean Beizamara, baratzeak ezagutzera, igotzeko proposamena atera zen.

Beraz, hitzaldien ondoren honela gelditu gara:

Igandean, baratzea ezagutu eta bide batez, bilketan laguntzeko arratsaldeko 15:00etan Beizamako plazan. (hasiera batean 16:00etan gelditu ginen baina asteburuan ordua aldatzen dela ohartu gabe)

Urriak 30, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Putzuzulo gaztetxean. Proiektuan bazkide izateko interesa dugunon edota kooperatibaren inguruko beste zalantzaren bat argitu nahi dutenen arteko bilera egingo dugu. Bertan, herrian bazkide-taldea nola osatu eta funtzionatzen hasteko lehen erabakiak hartuko genituzke. Norbaitek otarra erdibana hartu nahiko balu, bilera honetan izango du aukera beste norbaitekin konpartitzea adosteko.

Beizaman edota Putzuzulon ikusiko gara!!

Gora atxurrak!!

Laboralean egindako hitzaldiko argazki batzuk:

HitzaldiaZarautz03HitzaldiaZarautz02HitzaldiaZarautz01

09/10/2008 GMT 1

Hitzaldiak Zarautzen

uztaro @ 15:46

Uztaro kooperatiba ezagutu nahi?

Momentu honetan, Uztaro kooperatibako bazkide-taldeak Azkoitia, Zestoa, Villabona, Lasarte eta Andoainen daude baina aukerak ikusten ditugu Zarautzen ere bazkide-talde berri bat sortzeko.

Hori dela eta, 2 hitzaldi-informatibo antolatu ditugu Zarautzen. Gure proiektua ondo azaldu eta bazkide berriak bilatzeko asmoz.

Hauek dira hitzorduak:

Putzuzulo gaztetxean
Urriaren 16an, 19:30ean

Laboralaren lokalean
Urriaren 22an, 19:30ean

Zarautz-Kartela2

Zarautz-Kartela1

Bertan ikusiko gaitunk!

02/10/2008 GMT 1

Zenbaki saritua

uztaro @ 09:24

Atzo hileroko batzarra egin genuen eta baita zozketa ere. Zenbakia jakiteko irrikaz egongo zarete eta hemen behean duzue zenbaki saritua:

Zenbaki saritua

Zenbaki saritua Billabonako taldekoek saldu dute, ADI, beraz, Billabona ingurukoak. Begiratu ondo zuen txartelak.

Ordezko zenbakia 2471 da eta hau, Azkoitiko taldekoek saldu dute.

Zorionak irabazleari eta ESKERRIK ASKO parte hartu eta lagundu diguzuen guztioi!!

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!