Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

UZTARO kooperatiba
Agroekologia, autogestioa eta UMORE ONA!

16/09/2009 GMT 1

Baserriko produktuak: baserritik etxera zuzenean

uztaro @ 09:53

Debagoiena

Aitziber Aranburuzabala 2009/09/10 13:06

Baserriko produktuak zuzenean ekoizleari erosteko aukera sortu da gure ibarrean. Taldea sortu dute, bide hori bultzatzeko. Astero 15 euroren truke, lau pertsonarendako besteko produktuak batzen dituen otarra eskura daiteke. Ekimenaren gainean jardun dute Arrasate Irratian Rakel Perez de Arenaza eta Gaizka Olabarrieta Arrasateko ekoizleak eta Maitane Igartua Elkarhezitzen elkarteko ordezkaria. Jarraian duzue elkarrizketa entzungai.

Aipatutako taldearen baserriko produktuak eskuratu gura izanez gero, ekimenaren bultzatzaileek, itxaron zerrenda osatzen ari dira. Zerrendan parte hartzeko deitu 943 77 17 38 telefonora edo eskaera egin honako helbide elektronikoan: elkarhezi[a bildua]telefonica.net.

Irratsaioa entzun

goiena.net

18/06/2009 GMT 1

Auzolana

uztaro @ 16:24

Igande hontan auzolana!! 9tan Beizamako plazan, animatuuu!!
Hemen azken auzolaneko argazki batzuk:
auzolana090322

auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322
www.godhelpthegirl.com
auzolana090322
auzolana090322
auzolana090322

26/05/2009 GMT 1

Tortilla izan nahi dut

uztaro @ 14:29

Baratze kolektiboak

uztaro @ 14:25

GARA-ko gaur8 gehigarrian agertutako erreportaia.

Ipar Euskal Herriko AMAP taldea, Lizarraldeko Ama Baratza, Iruñeko Tomate Gorria, Bizkaiko Bizigai, Urola eta Oria bailarako Uztaro... Elkarte horiek guztiek eta han eta hemen loratzen ari diren baratze komunitarioek herritarren desio baten berri ematen dute, baserria eta hiria, ekoizlea eta kontsumitzailea gerturatzeko nahiaren berri.

Maider Iantzi

2009ko Apirilaren 24a

Leire, Ainara, Imanol, Eider eta bertze lagun batzuk Zarautzeko gaztetxean bildu dira eskarola, erremolatxa eta zerbak hartu eta saskiak osatzeko. Gainera, gaur Uztaroko Udaberri Festa dute eta bazkarirako porru piloa garbitu behar dute. Uztaro Kooperatibako kideen asmoa «multinazionalen esku dagoen mundu mailako elikagai merkatuaren aurrean alternatibak sortzea» da. Ahal duten neurrian, beraiek ekoizten dituzte kontsumitu nahi dituzten elikagaiak, ekoizleek eta kontsumitzaileek elkarlanean, eta, hala, bi helburu betetzen dituzte: kalitatezko produktuak jaten dituzte, tokian tokikoak eta garaian garaikoak, ekologikoak eta baldintza egokietan landuak, eta ekoizleei baratzean lan eginez bizitzeko aukera ematen diete.

Baratzeak Beizaman dituzte eta bertako baserri batean bizi den bikote bat arduratzen da lurra lantzeaz. Egunotan haurra izanen dute eta esperoan daude denak, astero barazki otar bat jaso eta tarteka baratzean aritzen diren lagun guztiak. Hainbat herritan osatu dituzte lan taldeak: Villabonan, Andoainen, Lasarte-Orian, Azkoitian, Zestoan eta Zarautzen. Guztira 42 saski betetzen dituzte.

Uztarok Madrilgo Bajo el Asfalto está la Huerta (BAH) kooperatiba du eredu eta adin guztietako bazkideak ditu: adibidez, Zarautzen, hiru familia daude eta beraien asmoa haurrak baratzean egotea da. Leirek, aldiz, lurrarekin harremana izan nahi du. Baratze bat izateko ilusioa zuen, baina ez zuen egunero bertan lanean aritzeko modurik eta kooperatibak noizean behin joateko aukera ematen dio. Horretaz gain, badaki zer jaten duen eta nondik datorren.

Batzarrak eta auzolana

Kooperatiba batzarretan eta auzolanean oinarrituta dago. Herri bakoitzean eztabaidatu ondotik, asanblada orokorra egiten dute hilabetean behin eta bertan hartzen dituzte erabakiak: zer eta zenbat landatuko duten, zein lehentasun izanen dituzten... Bestalde, igandero herri bateko kideak igotzen dira baserrira langileei laguntzera eta lan karga handia dagoen unetan ere auzolanean aritzen dira. Parte hartzea ez da derrigorrezkoa, baina hagitz gustura egiten dute, euren arteko harremanak sendotu eta ederki pasatzen dutelako elkarrekin. Tokatzen dena egiten dute. Orain, udaberri-udan, belar txarra kendu beharko dute.

Elikadura kudeatzea dute helburu eta otarrarekin batera, oinarrizko produktu gehiago jasotzeko lanean dihardute: oilaskoak, frutak, arrautzak, olioa... Kalekumeak dira eta herria eta baserria gerturatu nahi dituzte, baita kontsumitzailea eta ekoizlea ere, bitartekariak kenduz, konfiantza sortuz. «Guk ez dugu EKO etiketarik behar janaria ekologikoa dela jakiteko, badakigu Manuelek oilaskoak nola hazten dituen», ohartarazi dute. Azaldu dutenez, baserriak galzorian daude, bigarren etxebizitza izateko edo nekazal etxe izateko arriskuan, eta administrazioek trabak besterik ez dituzte jartzen. Eurek baserritik bizitzeko alternatiba izan nahi dute.

Komisioak sortzen ari dira eta horietako bat da fruitu zuhaitzena. «Hiru lursail zeuden Beizaman zaindu gabe eta akordio bat egin genuen jabearekin: guk zainduko ditugu lurrak eta uzta gure kooperatibarentzat izango da», agertu dute. Leire eta komisioko gainerako lagunak sagarrondoak, udareondoak eta kiwi zuhaitzak kimatzen aritu dira egunotan jo eta ke. Intxaurrondoak ere badituzte. Ainara, aldiz, dirua lortzeko taldean dago eta gaurko jaiarekin dabil buru-belarri. Hamaiketakoa, batukada, bertso poteoa eta baratzeko produktuekin egindako bazkaria izanen dituzte Zarauzko gaztetxean. Bestarekin jarraitzeko, triki-poteoa eginen dute eta gaueko musika Rude KNK eta The Zestones taldeek eta DJ Korta y Pegak jarriko dute.

Ostegunean, haurren txanda izanen da. 17.15ean Porrotxek eta Txapas, Nagore eta Kontxi herriko musikariek ikuskizuna eginen dute gaztetxean. Txartelak hiru euroan daude salgai.

Erantzukizun partekatua da behin eta berriz aipatzen duten kontzeptua, haien artekoa eta nekazariekin dutena. Behin, txingorrak uzta hondatu zien, eta, hala ere, kuota ordaindu zuten. Baserritarrek baldintza duinetan lan egin dezaten bermatzen dute eta dagoena banatzen dute, asko dagoenean asko eta gutxi dagoenean gutxi, soberakinik ez egoteko. Gehiegi dutenean, trukea egiten dute. Bertze taldeekin harremana daukate eta elkar laguntzen dute. Uztaroko kideen nahia ez da gehiago haztea, bertze lekuetan ere halako ekimenak sortzea baino.

240 baratzezain Abetxukon

Gasteizko Udalak aisialdirako baratzeak, Urarteko eta Olarizuko baratze ekologikoak, sortu zituen 1998an. Garai hartan Zadorra ibaia lehengoratzeko lanak hasi zituzten eta legez kanpoko baratze ugari kentzeko asmoa zuten. Nekazaritzan jardun nahi zuen jende horri guztiari irtenbide bat emateko, gune kontrolatuago bat eratzea eta baratzezaintza ekologikoa sustatzea erabaki zuten. Hala, Abetxukoko proiektua bidea egiten hasi zen eta jende ugari batu zen.

Iñaki Febrero Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko langilea da. Azaldu digunez, martxo aldean izena emateko epea zabaltzen dute eta ekintzetan parte hartu nahi dutenek eskaera egiten dute. Normalean, eskaintza baino eskari gehiago izaten dituzte eta zozketa egiten dute, baratzezaintza ekologikoko ikastaroa zeini eman erabakitzeko. 60 orduko ikastaroa da eta maiatzetik uztailera ematen dute. Nekazaritzari eta lurraren zaintza ekologikoari buruzko oinarrizko jakintzak irakatsi ondotik, lursail txiki bat ematen diete urte baterako edo gehiagorako barazkiak modu ekologikoan landatu ditzaten. Tutoretza zerbitzu bat ere ematen diete. Urtero jende berriari uzten dizkiete baratzeak egiteko txokoak eta hala jarraituko dute lekua duten bitartean.

Orain dela hiru urte arte profil argia zuten erabiltzaileek: jubilatutako eta aurrejubilatutako pertsonak ziren, 55 urtetik gorakoak, baina gero, jende gazte askok eskariak egiten zituztela eta lekua handitzeko aukera zutela ikusita, zabaldu egin zen baratzezainen profila. Orain, 60 pertsonarentzat ematen dituzte ikastaroak, horien erdia 55 urtetik gorako jendea da eta beste erdia gazteagoa. Emakumeak, gizonak, gazteak, zaharrak... denetarik dago. Gazteenak 20 urte izanen ditu eta zaharrenak 87. Denetara, 320 lursail eta 240 erabiltzaile dituzte.

Febrerok lekuaren kudeaketa antolatzen du. Ingurugiro hezkuntzan espezializatutako enpresa bat kontratatu dute ikastaroak eman, tutoretzak antolatu eta materialak banatzeko, eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko langileek lekua kudeatzen dute: zozketak egin, ikastaroak antolatu, lursailen banaketa antolatu, urtero lurrak pertsona batzuei utzi, zalantzak argitu, arazoak konpondu...

Iaz lekutxo bat utzi zioten Euskal Herriko Hazien Sareari, hemengo haziak lortzeko eta zabaltzeko lanean dabilen elkarteari. Ilarrak eta meloiak jaso dituzte eta orain bi motatako zerbak dituzte landatuta. Negutegia ere jarri dute, baina oraindik ez dute deus erein bertan.

Urarten dute lursaila eta bertan izan gara Jaime Ortiz de Urbina sareko kidearekin. Bisitaren unean triste samar daude baratzeak, euria eta haize zakarra ari du eta jende gutxi dabil lanean. Baina eguraldi ona egiten duenean, adin guztietako lagunek nahasketa polita sortzen dute. Ortiz de Urbinaren iritziz, hainbat xede lortzeko balio dute baratze komunitarioek: «Jubilatu askok egoteko tokirik onena aurkitu du hemen, alaitasuna, beste baratzezainekin harremana dutelako, hurrengo egunerako zeregina dutelako. Mediku batek baino gehiago sendatzen ditu honek, oso osasungarria da. Elkarteei ere ateak ireki dizkiete. Guk beste leku batean ere egin ahal genuen baratzea, baina gure egitasmoa publikoa da, gure helburua baserrietan galtzen ari diren barietateak jaso eta zabaltzea da, ondasun publikoari eustea, eta pentsatu genuen saioak egin behar bagenituen, lur publikoetan egin behar genituela», agertu du Jaime Ortiz de Urbinak.

Ongi hornitutako baratzeak

Armairuak, aldagelak, komunak, dutxak, egoteko txokoak, botak edo porruak garbitzeko iturriak... Primeran hornituta dago Urarte. Baratzezainek ez dute tresnarik eraman beharrik ere, bertan dituzte aitzurrak, ureztailuak, orgatilak eta bertzelako objektuak. Ongarri ekologikoa ere banatzen dute arduradunek prezio onean.

Txoko batean, makina bat ikusi dugu lanean. Hondakinak, belar txarrak, porruen zati berdeak... horra botatzen dituzte eta buelta batzuk eman ondoren konpost gisa erabiltzen dute hilabete batzuetara. Izurriteren bat edo onddoak izanez gero, arduradunei galdetu eta beraiek ematen dute aholkua, azeri buztanarekin edo xaboia uretan egosita, intsektizida ekologikoak lortzen dituzte.

Babak, baratxuriak, porruak, espinakak, ilarrak, eskarolak... Neguko barazkiak dira nagusi oraindik Zadorra ibaiaren magal honetan. Lore ugari ere bada, belar usaintsuak, eta nekazaritza ekologikoan erabiltzeko sistema ezberdinak ikus daitezke, Gaspar Caballerorena, adibidez.

Udaberriarekin batera, Euskal Herri guztian loratzen ari diren baratze komunitarioek gaur egun nagusi den elikagai merkatuak alternatiba ederrak dituela erakusten dute.

12/05/2009 GMT 1

“Nekazal borrokak Hego Amerikan” hitzaldia bihar, Putzuzulo gaztetxean

uztaro @ 12:58

“Nekazal borrokak Hego Amerikan” lelopean hitzaldia emango digu Esti Redondok. Esti bi urtez ibili da Hegoamerikan zehar, nekazaritza ekologikoa ikasi eta eginez, nekazal borrokak ezagutuz.

Guzti hau arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da.

Ondoren, afari bat egingo da eta afarira joan nahi duenak aurrez abisatu behar du (sukaldariek jakin dezaten).

ANIMATU!!

Nekazaritza hegoamerikan

08/05/2009 GMT 1

Po Po PORROTX!!!

uztaro @ 20:11

Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasek hasi zuten emanaldia baratzeko produktuen inguruko kontzientziazioa bilatzen zuen sarrera antzeztuz, ondoren PORROTX agertu zen ume guztien zoramenerako eta festa erraldoia izan zen Txapas, Nagore, Kontxi, Iratxe, Eneritzen laguntzaz. Musika, magia, abestiak, arrauna... toperaino bete zen Putzuzulo gaztetxea haur eta helduez. Bigarren saio bat ere eman behar izan genuen eskaera ikusita.

Hemen argazki batzuk:

Porrotx5

Porrotx4

Porrotx3

Porrotx2

Porrotx1

Udaberri festako argazkiak

uztaro @ 19:49

Apirilak 25ean egin genuen Udaberri festa jendetsua eta animatua izan zen. Euriak ezin izan zuen festara gerturatu ginenon umorea apaldu eta egun osoa festa giroan pasa genuen. Horren adibide beheko argazkiak:

UdaberriFesta06

Hamaiketakoa jaten festa hasieran

UdaberriFesta04

UdaberriFesta12

UdaberriFesta11

UdaberriFesta10

UdaberriFesta05

BOTAPA batukada taldeak kalean ritmo brasildarrak jo zituen.

UdaberriFesta07

Bertsolariek Uztaro kooperatibari buruz abestu zuten

UdaberriFesta09

Barra-mobilak Dragon kan-etik igarotzean lanak eman zituen.

UdaberriFesta03

UdaberriFesta02

UdaberriFesta01

Bazkarian 86 pertsona bildu ginen Uztaro kooperatibako barazkiekin egindako jaki goxoak disfrutatzeko.

Anari Putzuzulon

Bazkalondorenean, Anarik abesti batzuk abestu zizkigun oiloipurdiak ateratzeraino.

UdaberriFesta08

Euria lagun izan genuen arratsaldean. Hala ere, aterpea bilatu eta Barrena-Agosti trikitilariekin izugarrizko giroa izan genuen.

Rude KNK eta The Zestones

Rude KNK eta The Zestones taldeak gauari hasiera eman zion! Aupa Jortx!!

Antoñito saxofoian

Ea taldeko Antoñitok saxofoiari bizia eman zion...

Eta ondoren, goizeko ordu txikiak arte DJ Korta y Pega izan genuen musika mota ezberdinez giroa animatzen!!

19/04/2009 GMT 1

UZTARO Udaberri festa Zarautzen!

uztaro @ 23:29

Udaberri festa Zarautzen

27/03/2009 GMT 1

Elikagaien subiranotasunari buruzko jardunaldiak: jakiek hitzegingo balute

uztaro @ 11:07

Elkar Hezitzenek antolatu ditu jardunaldi hauek, Arrasate eta Oñatin, eta jada egin dira Arrasateko hitzaldi ezberdinak. Uztaro kooperatiba ere parte hartzen ari da jardunaldiotan. Pasa den ostegunean, Arrasateko kultur etxean, Elkar Sareako kideekin batera kontsumo taldeen eta alternatiba berrien inguruan hitz egin genuen. Hurrengo hitzaldia Oñatin izango dugu, apirilak 3an, EHNEkoekin batera.

Jardunaldietako programa osoa

2008a izan da janari eta gose gehien egon den urtea

Bildotsa, esnea eta gazta, 20 euroren truke

uztaro @ 09:30
Nekazari eta abeltzainek ekoizleek irabazten dutenaren eta kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren arteko prezio ezberdintasunak agerian utzi dituzte gaur, Arriaga plazan, Bilbon egin duten merkatuan.

Bildots laurdena, bi litro esne eta behi gazta zati bat, 20 euroren truke. Hori da nekazari eta abeltzainek 200 poltsa berezietan sartu dutena, gaurr, Bilboko Arriaga plazan, zuzenean bezeroei saltzeko. Ekimen honen helburua, ekoizleek irabazten duten diruaren eta kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren arteko ''diferentzia izugarria'' agerian uztea.

EHNE sindikatuak antolatutako ekimena izan da gaurkoa, kontsumitzaile elkarteen, Eguzkiren eta Ekologistak Martxanen laguntzarekin batera, besteak beste.

Merkatu honen bitartez, ekoizleek industriaren praktika ''neurrigabeak'' kritikatu ditu. EHNE sindikatuaren ustez, baserritarrak eta kontsumitzaileak dira jarrera hauen ondorioz kaltetzen diren bakarrak.

Bildotsa, esnea eta gazta prezio ''diferentzial'' horiek gehien pairatzen dituzten produktuak dira. Horregatik, abeltzainek hiru jateko hauek sartu dituzte saldu dituzten 'pack' berezi horietan. Sindikatuak zuzeneko salmentaren aldeko apustua egin du Bilbon. ''Kontsumo eredu hobeak dira, bai ekoizleentzat eta baita kontsumitzaileentzat ere''.

Merkatuko antolatzaileek "beharrezkotzat" jo dute Prezioen Behategia eratzea, "prezioen sorkuntza prozesuaren gardentasuna zaintzeko". Erakunde horrek "jarduera neurrigabeen aurrean eskua sartzeko eta zigorrak ezartzeko" eskumenak izan beharko lituzke.

Sindikatuak salatu duenez, ekoizleek "gero eta gutxiago" jasotzen duten bitartean, kontsumitzaileek "gero eta gehiago" ordaintzen dute landako produktuen truke.

Eguneko esnea, 'vending' bidez

Bestalde, Arabako zenbait abeltzainek ekimen originala abiatuko dute uda heldu baino lehen: Makinak jarriko dituzte lurralde osoan, kontsumitzaileek eguneko esnea eros dezaten, ohiko supermerkatuen prezioen antzekoan. Hala, ekoizleek bitartekarien bidez baino mozkin handiagoak izango dituzte.

Arabako ekoizleak lehenak izan ziren nekazaritza eta abeltzaintza produktuak saltzeko denda bat jartzen.

eitb.com

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!